FORGOT YOUR DETAILS?

Eskuz eta neurrira egindako egurrezko bizikletak

Estilo eta errendimendua

Eskuz egindako egurrezko makilak

JARRI MARTXAN!

Eskuz eta neurrira egindako egurrezko bizikletak

Gure egurrezko bizikletak kontzeptu estetiko paregabea nahi duten txirrindularitza zaleentzako diseinatuak daude, errendimendu optimo batentzako bizikletaren koadroak behar dituen ezinbesteko ezaugarriei uko egin gabe.

Egurraren ezaugarri bikainek (arintasuna, erresistentzia, kolpe xurgapena) eta egur mota ezberdinen konbinazioetatik sortutako aukera anitzek propietate mekaniko paregabedun materian bilakatzen dute egurra, bidaia are eta atseginagoa eginez.

Eskuz egindako egurrezko makilak

Diseinu garbi eta ergonomikoarekin, Makilla edozein trekking eta ibiladitarako egokia da, baita goi-mendizaleentzat ere (Alaskako Denali (Mckienly) mendirako igoeran frogatu den bezala).

Teknologia aurreratua, ingurumenari kalterik egin gabe naturaz gozatzeko . Diseinu paregabea, egurrak soilik eskain dezakeen ukimenarekin eta egurra babesteko rubber-touch akaberaz.

Egurra material jasangarrienetariko bat da, naturala, berriztagarria, birziklagarria, biodegradagarria, CO2 emisio gabea, ez toxikoa eta eraldatzeko energia gutxi behar duena.
TOP