FORGOT YOUR DETAILS?

AXALKO EGURREZKO BIZIKLETAREN TEKNOLOGIA

Egurrak, naturan aurkitzen diren beste materialek bezalaxe, espezialiazio eta konplexutasun maila altua du. Bere barneko egiturari begiratuz gero luzetara orientatutako hodi sorta beha dezakegu, ondorengo osagaiekin:.

-LIGNINA biopolimeroak horma zelularrari zurruntasuna ematen dio, hormigoiarena baino handiagoa den 2.400kg/cm2ko konpresio-erresistentziarekin.

-ZELULOSA zuntzek helize itxuran kiribildutako egitura erregularra osatzen dute horma zelularrean, altzairuarena baino handiagoa den 10.000kg/cm2ko trakzio-erresistentzia eskeiniz.

Bi elementu hauek pisu eta erresistentzia arteko erlazio bikaina eskaintzen dute eta merkatuko material berriak (composites, epoxy, zuntzak) naturan eskura dugun teknologia hau kopiatzen saiatzen dira.

Axalko bizikletaren diseinuak, edozein egitura konplexuren diseinuak bezala, koadroak jasango dituen indar ezberdinen ikerketa sakona egitera behartu gaitu.

Patentatutako prozesua

01

KOADROAREN DEFINIZIOA

Bezeroaren ezaugarri fisikoak kontuan hartzen dira (garaiera eta pisua) koadroak izango dituen neurriak zehazteko.

Frame Definition

02
MATERIALAREN HAUTAKETA

Hau prozesuaren zati garrantzitsu bat da, egurrak dituen begiak aurkitu eta baztertuz eta zuntzik zuzenenak dituzten oholak aukeratuz.

Wood Selection

03
MIKROXAFLEN MOZKETA

Koadroa osatuko duten egur xaflak 0,5 eta 2,5mm bitarteko lodiera izan behar dute.

Sheet Cutting

04
ITSASTEA

Pauso delikatu honetan Axalko taldearen esperientzia nahitaezkoa da aukeratutako egur xaflekin monokaskoa modu egokian gauzatzeko.

Wood Pasting

T-ZUNTZ TEKNOLOGIA

Landare zuntz desberdinen nahasketa eta orientazio egokiaren bidez puntu bakoitzean jasan beharreko indarrei aurre egiteko erresistentziarik egokiena lortzen du teknologia honek, Makilla garatzea ahalbidetuz.

TOP